Ekonomia -
Greziako krisia
Papademos izan liteke Greziako Gobernuaren lehen ministro berria
Oraindik ez dute izendatu, baina Gobernuko lehen ministro berria Lucas Papademos, Europako Banku Zentralaren presidente ohia izendatzeko azken ukituak ematen ari omen dira bileran.
Erredakzioa
Greziako ministro guztiek dimisioa aurkeztu diote astearte honetan Yorgos Papandreu lehen ministroari, NET estatuko telebista kateak zabaldu duenez. Gobernu berri bat izendatzeko eta Exekutiboaren buruzagia ordezkatzeko aurreneko izapidea da. Halaber, oraindik ez dute lehen ministro berriaren izena jakitera eman.
Horrela, PASOK alderdi sozialistak eta Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreak etorkizunerako koalizio gobernu bat osatzeko ez dute oraindik akordiorik lortu .Izen-abizenak sekretupean mantendu nahi duten Gobernuko iturrien arabera, "akordioa laster lortuko dutela uste du Papandreu lehen ministroak".
Hala ere, PASOK alderdi sozialistaren iturri batek esan duenez, Gobernuko lehen ministro berria Lucas Papademos, Eurpako Banku Zentralaren presidente ohia izendatzeko azken ukituak ematen ari omen dira bileran.