Ekonomia -

Lan-gatazka

Aernnovak 82 langile kaleratuko ditu Berantevillako lantegian

Lan-erregulazioaren baldintzak adosteko negoziaketa akordiorik gabe amaitu da zuzendaritzaren eta sindikatuen artean.

Aernnovako langileek Legebiltzarraren parean egindako protesta bat. Artxiboko argazkia: EFE
Aernnovako langileek Legebiltzarraren parean egindako protesta bat.
Aernnovako langileek Legebiltzarraren parean egindako protesta bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aernnovako zuzendaritzak 82 langile kaleratuko ditu Berantevillako (Araba) lantegian, lan-erregulazio espedientea aurkeztuta.

Plan horren baldintzak negoziatzeko epea ostiral honetan amaitu da, eta ez da akordiorik izan zuzendaritzaren eta sindikatuen artean, Juan Carlos Gomez langile-batzordeko presidenteak jakinarazi duenez.

Zuzendaritzak 102 behargin kaleratzea aurreikusi zuen hasiera batean, baina azkenean 82 izango dira kaltetuak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Araba Lana Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Enpresaburuak Lan gatazkak