Ekonomia -
Ecofineko bilera
Salgado: 'EBk ez du Espainia zigortuko neurriak hartu direlako'
EBk langabeziaren aurkako neurriak hartzen ez dituzten herriak zigortzea babestu du.
Erredakzioa
EBko Ekonomia eta Finantza ministroek Europako Batzordearen proposamena babestu du langabezia handiegia duten eta horren aurka neurriak hartzen ez dituzten herriei barne produktu gordinaren % 1eko isuna ezartzeko.
Hori horrela, desorekak dituzten herriak eta EBko gomendioak jarraitzen ez dituztenek gaztigu bat jasoko dute, eta desorekak jarraitzen badute, baliteke zigortuak izatea.
Langabezia desoreka makroekonomiko kezkagarriak antzemateko hamar parametroetatik bat baino ez da; eta parametro horien arabera zigorrak ezarri ahal izango dizkie Europako gomendioak eta ohartarazpenak betetzen ez dituzten herriei.
Elena Salgado Espainiako Gobernuko Ekonomia presidenteordearen hitzetan, Europar Batasunak ez du Espainia zigortuko langabeziagatik, EBko gomendioak bete dituelako.
"Gure ekonomiak zuzentzen ari garen desorekak dituela badakigu", esan du Salgadok.
"Desoreka horiek murrizten ari gara, eta behar diren analisi guztiak egingo ditugu", adierazi du.
Ildo horretan, Gobernuko Finantza arduradunak esan du Espainia bere lehia eta produktibitatea hobetzen eta "lan kostuak murrizten" ari dela.