Ekonomia -
Inoizko mailarik altuenean
Italiako arrisku sariak 520 puntuak gainditu ditu
500 puntuko muga kritikoa gainditu du arrisku sariak, Portugalen erreskate ekonomikoa eragin zuen maila berbera, hain zuzen.
Erredakzioa
Italiako arrisku sariak, herrialdearen 10 urterako bonoak Alemaniakoekin alderatuta kalkulatzen denak, 520 puntuko maila gainditu du, hala, Portugal bezalako herrialdeen erreskate ekonomikoa eragin zuten 500eko muga pasatu du.
10 urterako bonoen errentagarritasuna % 6,91n mantendu da, kritiko askok "itzulerarik gabekoa" dela iritzi dioten maila baino hamarren bat gutxiago. Irlandak, adibidez, une horretan eskatu behar izan zien laguntza Europako agintariei.
Bost urterako bonoen errentagarritasuna % 7an kokatu zen joan den ostiralean.
Zor publikoa murrizteko Europak exijitutako erreformak onartu eta gero dimitituko duela adierazi oraindik Italiako lehen ministro denak, eta diru-merkatuek horrela jaso dute Berlusconiren erabakia.