Ekonomia -

Aurreikuspen ekonomiko txarrak

Bruselaren aburuz, Espainiak ez du defizita murrizteko helburua beteko

Europako Batzordeak doitze neurri gehiago eskatu dizkio Espainiari. Horrez gain, Espainiaren ekonomiaren hazkuntza % 0,7koa izango dela iragarri du 2011n eta 2012an.

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea. Argazkia: EFE
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea. Argazkia: EFE
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak aurreratu duenez, Espainiak ez du beteko aurtengo BPGren defizita % 6ra jaisteko Europar Batasunak ezarritako helburua, % 6,6ra helduko baita.

Batzordearen arabera, "2011rako ezarritako helburua lortzeko neurri zuzengarri gehiago beharrezkoak izango dira".

2012an eta 2013an, Batzordeak % 5,9ko eta % 5,3ko defizita aurreikusi du, hurrenez hurren, hitzartutako % 4,4 eta % 3aren lekuan. Hala ere, Bruselak adierazi du aurreikuspenak 2012ko aurrekontuak kontuan izan gabe egin dituztela, izan ere Espainiako Gobernuak ez du aurrekonturik aurkeztu, azaroaren 20an hauteskundeak baitira, eta hortaz, aurreikuspenetan ez dituzte jaso Exekutibo berriak hartuko dituen neurri osagarriak.

Langabeziak gora egingo du

2011n eta 2012an Espainiako Ekonomiaren hazkuntza % 07koa izango dela jakinarazi du Bruselak, udaberrian iragarritakoa baino txikiagoa, orduan % 0,8koa eta % 1,5ekoa izango zela jakinarazi baitzuten.

Europako Batzordearen arabera, hazkuntza erritmoa 2013an hasiko da suspertzen, urte horretan, hain zuzen % 1,4 haziko dela aurreikusi du.

Hazkuntza ahultzearen ondorioz, lanpostuen sorrera 2013a arte atzeratuko da Batzordearen arabera. "Langabeziak gora egingo duela aurreikusten da, bai 2011n bai 2012an. 2013an ere langabezia ez da % 20a baino beherago kokatuko. "Ekonomiaren uzkurdura indartsua eta hazkuntza ahula dira langabezia igotzearen arrazoiak", azaldu du Europako Batzordeak. Langabezia tasa, batezbeste % 20,9an kokatuko da aurten eta datorren urtean, eta % 20,3ra baino ez da jaitsiko 2013an.

Eurogunerako aurreikuspenak

2012an Euroguneko eta Europar Batasuneko ekonomiak gelditu egingo direla iragarri du Bruselak. % 0,5 eta % 0,6 haziko dira, baina 2013an apur bat suspertuko dira % 1,3 eta % 1,5 inguru.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea