Ekonomia -

Zorraren krisia

Espainiako arrisku saria jaitsi egin da EBZren esku-hartzearen ondoren

Goizean errekor berri bat ezarri du 420 puntuko maila gaindituta.

Burtsako operadoreak merkatuaren bilakaerari adi. Argazkia: EFE
Burtsako operadoreak merkatuaren bilakaerari adi. Argazkia: EFE
Burtsako operadoreak merkatuaren bilakaerari adi. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako eta Italiako  arrisku saria, herrialdeen 10 urterako bonoak Alemaniakoekin alderatuta kalkulatzen dena, jaitsi egin da Europako Banku Zentralak zorraren bigarren mailako merkatuetan esku hartu duela zioten zurrumurruen eraginez. 

Espainiako arrisku saria 401 puntutaraino jaitsi da hala, % 5,803ko errentagarritasunarekin, une batez 397 puntutan ere kokatu da. Arrisku sariak nabarmen egin du gora goizean eta errekor berri bat ezarri du, 424 puntutaraino heldu da. 

Italiako arrisku saria, berriz, 573,1ean kokatu da eta 497,6ra jaitsi da. Eskainitako interesak hala % 7tik aldendu dira, analista askok eutsiezina dela iritzi dioten mailatik urrundu dira.

Europako burtsak zenbaki gorrietan itxi dute saioa Italiaren inguruko zalalentzengatik

Europako burtsek galerekin itxi dute saioa, euroaren etorkizunaren aurrean duten ziurgabetasunagatik eta Italiako zorrean geldiune bat ematearen beldur.

Saioa ixtean Madrileko burtsa % 0,36 jaitsi da, 8.310,90 punturaino, Parisekoa, aldiz, % 0,34 jaitsi da, 3.064,84 puntura iritsita, eta Londresekoak % 1,92 egin du behera, 5.460,38 puntutan jarrita.

Italian, aldiz, burtsak gorako joerarekin itxi du, % 97 igo eta 15.218,34 puntutan jarri da. Mario Monti Gobernuaren kargu izateko aukerak bultzatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea