Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Euskadiko ekonomia gelditu egin da urteko hirugarren hiruhilekoan
Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina ez da gehiago hazi uztailaren eta irailaren artean, iazko hiruhilekoarekin alderatuta.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina ez da gehiago hazi uztailaren eta irailaren artean, iazko hiruhilekoarekin alderatua, Eustaten datuen arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoko ko Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,6ko hazkundea izan du 2011ko hirugarren hiruhilekoan iazko hiruhileko berarekin alderatuta, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustatek aurreratutako datuen arabera.
Datu hori kontuan hartuta, hazkundea aurreko hiruhilekokoa baino bi hamarren txikiagoa da. Urte artekoan, Espainiako ekonomia %0,7 hazi da, Espainiako Bankuak egindako zenbatespenaren arabera.
Hiruhileko arteko inongo hazkunderik ez da izan 2011ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko BPGan, (0,0%). Zifra hau aurreko hiruhilekoko bilakaera baino bi hamarren txikiagoa da, eta Espainiako ekonomiak izandakoaren berdina, Espainiako Bankuak hirugarren hiruhilekorako egindako zenbatespenaren arabera.
Urte arteko zein hiruhilekoen arteko BPGaren joera hau eraikuntzaren bilakaera negatiboak eta industriaren dezelerazioak eragin dute, zerbitzuen sektorearen portaera hobearekin batera.
Enplegua, iazko hiruhilekoarekin alderatuz gero, % 0,7 jaitsi da, eta bigarren lauhilekoarekin alderatuta, % 0,4.