Ekonomia -
Txostena
Higiezinen burbuilak 700.000 kaleratze ekarriko ditu, AFESen arabera
Bahitura eta Enkanteen Kaltedunen Elkartearen arabera, garai hartan egindako bost operazioetatik bat "arrisku handikoa" zen.
Erredakizoa
AFES Bahitura eta Enkanteen Kaltedunen Elkarteak egindako kalkuluek adierazten dutenez, 2015erako 700.000 kaleratze baino gehiago eginda izango dira, 2004 eta 2008 urte bitartean sinatutako lau milioi hipoteketatik, Espainiako "higiezinen burbuila" delakoaren urteetan.
AFESek zabaldu duenez, garai hartan egindako bost operazioetatik bat (% 17,63) "arrisku handikoa" zen; hori dela eta, dagoeneko egin dituzten 170.627 kaleratzeak gehi hipotekaren betearazpen egoeran dauden 168.603 etxebizitzei datozen bi urteetan egin behar diren 373.912 kaleratze gehitu behar zaizkie.
Txostenean agertzen da zenbaki hauek emango direla egoera onena egotekotan, hau da, langabeziak gora egiten ez badu eta familien gaur egungo erosteko ahalmena mantenduz gero.
AFESen arabera, higiezinen merkatua bakarrik berreskuratuko da kreditua berpizten bada eta prezioak eskarietara egokitzen badira.
Carlos Baños elkartearen presidentearen esanetan, bankuei ez zaie interesatzen etxebizitzekin geratzea eta "herrialdeko higiezin-enpresarik handienak bihurtzea".
AFES bankuarekin harremanetan jartzen saiatzen da zorraren zati bat edo osorik kentzea, edo "ordainean ematea" lortzeko (horrela, etxebizitza bueltatuz zorrak kitatzea lortzen da).