Ekonomia -

Europako Batzordea

Agentziei krisian dauden herrialdeak kalifikatzea debekatu nahi diete

Halaber, 'rating' agentziek herrialderen baten nota jaisteko asmoa badute gutxienez 24 ordu arinago jakinaraztea nahi du Bruselak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunean erreskatatuak izan diren herrialdeei (Grezia, Irlanda eta Portugal) edota nazioarteko laguntza planak negoziatzen ari direnei nota jartzea debekatu nahi die Bruselak "rating" agentziei. Hori izango da bihar, azaroak 15, proposatuko duten neurrietako bat.

Arrisku agentzien inguruko kontrola areagotzeko arau berriak jasotzen duen neurri nagusietako bat da hori, hain zuzen. Arazoak dituzten herrialdeei nota jaitsi izanagatik euroguneko krisia larritu izana egozten diete Europako liderrek kalifikazio agentziei.

Europako Batzordeak halaber, 'rating' agentziek herrialderen baten zorraren kalifikazioa jaisteko 24 orduko aurrerapenarekin jakinarazi dezatela eskatuko du, alegazioak aurkeztu ahal izateko aukera emateko.

Horrez gain, arrisku agentzien sektorearen  barruan konpetentzia indartzeko ideia nagusietako bat baztertu du Batzordeak, Europako arrisku agentzia sortzearena, alegia. Frantziak, Alemaniak eta Espainiak babesten zuten ideia hori. "Sinesgarritasuna urratuko zuten liskarrak" egongo zirelakoan baztertu du aukera hori Bruselak.

Hala ere, arau berriak hiru agentzia estatubatuarren (S&P, Fitch, y Moody's) oligopolioa mugatzeko neurriak jasoko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea