Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

ELAren ustez, Europan hartutako neurriek 'kolapsora' eramango gaituzte

"Finantza krisi bat krisi fiskal bat bihurtu nahi izatea erabat irrazionala da", salatu du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak.

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia, Bilbon izandako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia, Bilbon izandako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak ohartarazi duenez, Europa mailan hartu ohi diren murrizketa neurriek "kolapsora eta atzeraldi ekonomikora" eramango gaituzte.

"Bankuek duten zuloak eragindako finantza krisi bat krisi fiskal bat bihurtu nahi izatea, gero doitze neurriak ezartzeko asmoz, erabat irrazionala da", salatu du ELAko buruzagiak. Honen esanetan, "botere ekonomikoekiko klase politikoaren menpekotasunak bakarrik azaldu dezake hori".

Muñozek Bilbon egin du prentsaurrekoa Joseba Villareal Hitzarmen Kolektiboko arduradunarekin batera. ELAko buruzagiaren aburuz, "langileen baldintzak okertzea helburu duten botere ekonomikoei aurre egiteko erronka bere gain hartuko du sindikatu honek".

Euskadin gehiengoa duen sindikatu honek azpimarratu duenez, egoera honi aurre egiteko irtenbide bakarra "enpresa sindikalizatzea da, eredu sindikaleko balore historikoak aldarrikatzeko".

Patronalek negoziazio kolektiboa ekonomiaren oinarrizko problema bihurtu nahi izatea errefusatu du Muñozek, bere ustez, "soldatek azken urteetan postuak galdu besterik egin ez dituztenean".

Soldatak murrizteko ekintzak ere kritikatu ditu, enpresen kostuak jaisteko eta esportazioa bultzatzeko neurri bezala. "Bidagabeko planteamendua da, demagogikoa eta erabat faltsua, eta, gainera, ez da lehiakorra beste herrialde guztiek gauza bera egiten dutenean", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea