Ekonomia -

KORONABIRUSA

SOS Ostalaritzak kontzentrazioa deitu du Gasteizen, balizko murrizketa berrien aurka

Ostalarien kolektiboak elkarretaratzea egingo du Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean, sektorearen alde eta koronabirusagatik ezarritako neurri murriztaileen kontra.

SOS Ostalaritza plataformak deitutako iraganeko mobilizazio bat, Gasteizen. Argazkia: EFE
SOS Ostalaritza plataformak deitutako iraganeko mobilizazio bat, Gasteizen
SOS Ostalaritza plataformak deitutako iraganeko mobilizazio bat, Gasteizen. Argazkia: EFE

O.A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SOS Ostalaritza plataformak deituta, ostalariek elkarretaratzea egingo dute gaur, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean, sektorearen defentsan eta koronabirusagatik Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dauden neurri murriztaileen aurka. Hain zuzen ere, LABIren Aholku Batzordeak 12:00etan egingo du batzarra, neurri berriak ezarri ala ez erabakitzeko.

Kontzentrazioa 16:00etan egingo dute.

Sare sozialetan zabaldutako mezuan salatu dutenez, "beste behin ere, gure etorkizuna erabakitzen, gurekin kontatu gabe".

Ez da azken aldian ostalaritza sektoreko profesionalek egin duten mobilizazio bakarra. Izan ere, beren jarduera mugatzen duten neurriak salatzeaz gain, diru-laguntzak ere aldarrikatu izan dituzte aurretik.

Bestalde, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak bere babesa adierazi dio gaurko mobilizazioari, baina zehaztu ez duela parte hartu antolakuntzan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gasteiz albisteak Albisteak Protestak gaur Tabernak Euskadin gaur Koronabirusa