Ekonomia -

Zor jaulkipena

Espainiak azken 14 urteotako interes handiena ordainduko du

Altxor Publikoak 3.158 milioi euroko zorra saldu du, baina interesa % 5 baino handiagoa izango da, hots, azken jaulkipenean baino % 40 gehiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Altxor Publikoak 3.158 milioi euroko zorra saldu du, 12 eta 18 hilabeterako bonoetan, azken 14 urteotain ordaindutako interes handienean.

Hori horrela, Altxorrak 2.600,14 milioi saldu ditu 12 hilabeterako bonoetan, % 5,2ko interesean, eta 557.93 milioi 18 hilabeterako bonoetan, % 5,32ko interesean.

Horrenbestez, urrian egindako azken zor jaulkipenean baino % 40 gehiago ordainduko du. Orduan, 12 hilabeterako bonoak % 3,688ko interesean saldu zituzten, eta 18 hilabeterakoak % 3,856koan.

Gaurko jaulkipenaren helburua 2.500 eta 3.500 milioi euro artean saltzea zen, eta eskaria 8.850 milioikoa izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea