Ekonomia -

Krisia eurogunean

'Espainiak bere buruari lagundu behar dio' Europako Batzordearen ustez

"Europako erakunde guztiak gogoz ari zaizkio Espainiari laguntzen", Europako Batzordearen arabera, baina "garrantzitsuena da Espainiak bere buruari laguntzen jarraitzea".

Europako Banku Zentralak (EBZ) berriz esku hartu du merkatuetan. Irudia: EFE
Erreskate premiaren atarian al gaude? Bi adituk erantzun digute

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak gaur adierazi duenez, Europako erakundeak "gogotsu ari zaizkio Espainiari laguntzen" zorraren krisiari aurre egiteko, eta garrantzitsuena "herrialdeak bere buruari laguntzea" dela azpimarratu du.

Hori adierazi du Amadeu Altafaj Europako Batzordeko Ekonomia bozeramaileak, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak atzo egindako adierazpenen harira. Zapaterok laguntza gehiago eskatu zien Europar Batzordeari eta Europako Banku Zentralari.

"Europako erakunde guztiak gogotsu ari zaizkio Espainiari laguntzen", esan du Altafajek; ildo horretan, "garrantzitsuena Espainiak bere buruari laguntzen jarraitzea" dela ekarri du gogora.

Bozeramailearen hitzetan, "krisiaren aurkako erantzuna ez da Europako erakundeetatik soilik etorri behar".

Ildo horretan, Bruselak Espainiari eskatutakoak "eurogunean krisia jasaten ari diren herri guztientzat" balio duela esan du, eta, batez ere, merkatuen "presio handiagoa duten herrientzat".

Atzo, Zapaterok "berehalako" irtenbidea eskatu zion EBri eta Europako Banku Zentralari, nazioarteko krisi ekonomikoari aurre egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea