Ekonomia -

Bilera Berlinen

Transakzioen inguruko akordiorik ez dute lortu Merkelek eta Cameronek

Hala eta guztiz ere, zorraren krisia konpontzeko beste aspektu batzuetan Alemania eta Britainia Handia ados daudela goraiptau du Alemaniako kantzelariak.

Angela Merkel Alemaniako kantzelaria eta David Cameron Britainia Handiko lehen ministroa. EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzelaria eta David Cameron Britainia Handiko lehen ministroa
Angela Merkel Alemaniako kantzelaria eta David Cameron Britainia Handiko lehen ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finantza-transakzioei zerga bat ezartzeko akordiorik ez dute lortu gaur Angela Merkel Alemaniako kantzelariak eta David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak. Berlinek eta Parisek transakzioei tasa bat ezartzea defendatzen dute.

Hala eta guztiz ere, zorraren krisia konpontzeko beste aspektu batzuetan Alemania eta Erresuma Batua ados daudela goraipatu du Merkelek. Euroguneko kideen diziplina fiskala mantendu eta ekonomiak dinamizatzearen beharrarekin bi buruzagiak ados agertu dira.

"Europa indartzeko erabaki irmoa hartu dugu", ziurtatu du Alemaniako Gobernuko buruzagiak prentsaurrekoan. Bi agintariek bilera egin dute Berlinen. Europar Batasuneko (EB) finantza-publiko eta pribatuei eragiten dieten arazoak konpontzeko akordioak bilatu dituzte buruzagiek.

David Cameron

Bestalde, adostasunak azpimarratu ditu Cameronek, baina bere hitzaldian aipatu ez diren gaiak izan dira protagonistak.

Merkatu amankomuna mantendu, aurrekontuen egonkortasuna inposatu eta euroguneko lehiakortasun ekonomikoa hobetu beharrarekin ados daudela nabarmendu du Britainia Handiko lehen ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea