Ekonomia -
Doitasuna nagusi
Europar Batasunak 2012rako aurrekontua desblokeatu du
Ordainketa kredituak 129.088 milioi eurotara mugatzen dira, 2011ko aurrekontuekin alderatuta % 2 gehiago.
Erredakzioa
Europar Batasuneko 27 herrialdeak eta Europako Parlamentuak2012ko aurrekontuetarako akordio batera iritsi dira. Doitasuna da nagusi, Europako herrialdeek eskatu zuten bezala.
Europar Batasuneko finantza ministroek aho batez onartu dute aurrekontuen proiektua. Ordainketa kredituak 129.088 milioi eurotara mugatzen dira, 2011ko aurrekontuekin alderatuta % 2 gehiago, hau da, iragarritako inflazioarekin bat etorrita aurrekontua izoztea esan nahi du.
Aurrekontuen doitze neurrien testuinguruan jarri zuten muga eta Europako Parlamentuaren porrota dakar, izan ere, % 5,2ko igoera eskatu zuen eta ordainketa kredituak 133.139 milioi euroraino iristea.
Adostutako aurrekontuaren zirriborroa Barne Produktu Gordinaren % 0,98a da.
Europar Batasunaren aurrekontua batik bat kide diren estatuek finantzatzen dute.
Konpromesuen partidan, herrialdeek eta Parlamentuak 147.232 milioi euro adostu dituzte, Europar Batzordeak eskatutakoa baino 500 milioi gutxiago eta 27 herrialdeek nahi zutena baino 990 milioi gehiago.
Testua datorren 30ean egingo den Ecofinen bileran onartuko da.
Erlojukontrako negoziazioak izan dira eta aurtengo zailtasuna bi aldeen jarrerak oso urrun zeudela izan da, izan ere, 27 herrialdeek doitze neurrien alde egiten zuten apustu eta Europako Ganbarak parlamentuko izapideetan ordainketen partidak igo ditu.