Ekonomia -

Koronabirusa

Nafarroako hoteletako gaualdiak % 63,9 jaitsi ziren iaz, covid-19agatik

Horrez gain, ostatu hartu zuten bidaiarien kopuruak % 65,8 egin zuen behera.

Hotel baten sarrera.
Hotel baten sarrera.
Hotel baten sarrera.

E.G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako hoteletan egindako gaualdiak % 63,9 jaitsi ziren 2020an, covid-19aren pandemiaren urtean. Abenduko datuei dagokienez, are gehiago jaitsi ziren gaualdiak (% 66,7), betiere 2019ko abenduko datuekin alderatuta.

Zehazki, Nastat Nafarroako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, 36.311 gaualdi izan ziren Foru Erkidegoko hoteletan, duela bi urteko hilabete bereko datuekin erkatuta % 66,7 gutxiago. Azaroko datuekin alderatuta, berriz, % 2,4 igo ziren gaualdiak.

Ostatu hartu zuten bidaiari kopuruari dagokienez ere beherakada nabarmena izan zen iaz: % 65,8koa, alegia. 20.655 bidaiari zenbatu zituzten, eta egonaldiaren batez bestekoa 1,8 egunekoa izan zen. 2019ko 

Bisitari guztien % 89,7 Espainiako estatuan bizi diren turistak izan ziren, eta horiek egin zituzten gaualdi guztien % 87,1. Barne turismoak bidaiarien % 41,7 eta gaualdien % 37,5 ekarri zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Iruñea Nafarroa Turismoa Euskadi Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Turismo-apartamentuen albisteak