Publizitatea
Itxi

2021/01/28

19:19

Ekonomia

Kongresua

Europako funtsen dekretuak Kongresuaren oniritzia jaso du EAJ eta EH Bilduren babesaz

agentziak | eitb media

PPk, Ciudadanosek eta Kataluniako independentistek (ERC, Junts eta PDeCAT) aurka bozkatu dute, eta Vox abstenitu egin da.

  • Diputatuen Kongresua. Argazkia: Efe

    Diputatuen Kongresua. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Europako funtsen kudeaketa zehazten duen lege dekretuak Diputatuen Kongresuaren oniritzia jasotzea lortu du Espainiako Gobernuak, Voxen abstentzioari eta EAJren, EH Bilduren eta Mas Paisen aldeko botoei esker. Kontra bozkatu dute PPk, Ciudadanosek eta Kataluniako independentistek (ERC, Junts eta PDeCAT). Lege proiektu gisa izapidetuko dute testua, aldaketak sartu ahal izateko.

Lege dekretuak aurrera egitea bermatzeko, Espainiako Gobernuak EAJren (6 boto), EH Bilduren (5 boto) eta Mas Pais-Equoren (2 boto) babesa lortu du, eta Compromisen, Coalicion Canariaren, Nueva Canariasen, Teruel Existeren eta PRCren aldeko botoak. PSOEren eta Unidas Podemosen 155 botoekin, 173ra iritsi dira.

Kontra bozkatu dute PPk, ERCk, Ciudadanosek, PDeCATek, Juntsek, UPNk, CUPek, BNGk eta Foro Asturiasek, eta Voxen 52en botoekin, lege dekretua atzera botatzea lortuko zuketen. Baina aurrera egin duenez, lege proiektu gisa izapidetzea onartu du Kongresuak, eta taldeek aldaketak proposatzeko aukera izango dute.

Hori horrela, Espainiako Gobernuak EH Bilduri hitzeman dio funtsak erabiltzerakoan gardentasun eta kontrol handiagoa egongo dela, eta baliabide gehiago egongo direla udalentzat. Mas Paisekin, berriz, Espainiako Gobernuak lanordu gutxiago egiteko proiektu pilotu baten finantziazioa adostu du, 50 milioi euro bideratuta.

EAJren kasuan, Idoia Sagastizabal bozeramaileak "gehiengo absolutua izango balu bezala" jokatzea leporatu dio Espainiako Gobernuari, eta botoen truke jarrera aldatzeko eskatu dio.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena