Publizitatea
Itxi

2021/02/04

14:58

Ekonomia

Koronabirusa

Ostalariek itxieraren aurkako helegitea aurkeztuko dute EAEko Auzitegi Nagusian

E. L. | EiTB Media

Ostalarien esanetan, dekretuan barneratutako neurriek “ostalaritza sektorea ixteko irizpideen berrikusketa jaso beharko lukete, eremu gorrian sartzen diren udalerrietarako bereziki”.

  • Getxo (Bizkaia). Argazkia: EFE

    Getxo (Bizkaia). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskadiko ostalarien hiru elkarteek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren (EAEAN) aurrean helegitea aurkezteko asmoa azaldu dute. Horrela, covid-19 intzidentzia handia duten udalerrietan ostalaritza ixteko Eusko Jaurlaritzaren erabakia atzera bota nahi dute ostalariek.

Gipuzkoako Ostalaritzak, SEA Ostalaritzak eta Bizkaiko Ostalarien Elkarteak EAEANn errekurtsoa aurkezteko asmoa agertu dute ohar bateratu batean. “Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 22ko 4/21 dekretuak abenduaren 44/2020 dekretua hirugarrenez aldatu zuen, covid-19 pandemiaren aurrean prebentzio neurri bereziak eguneratzeko”, azaldu dutenez.

Ostalarien esanetan, dekretuan barneratutako neurriek “ostalaritza sektorea ixteko irizpideen berrikusketa jaso beharko lukete, eremu gorrian sartzen diren udalerrietarako bereziki”. 100.000 biztanleko 500 kutsatuen langa gaindituz gero, udalerriak eremu gorrira pasatzen dira, eta bertako tabernak eta jatetxeak ixten dituzte.

Ostalarien hitzetan, abenduan eta urtarrilean pandemiak izandako bilakaera negatiboa “Gabonetako eta Urteberriko jaietan egindako familiarteko ospakizunen ondorio da”.

Iragan abuztuan “EAEANk Eusko Jaurlaritzaren 2020ko uztailaren 28ko agindua geldiaraztea” lortu zuen abokatu talde berdinarekin lan egingo dutela iragarri dute ostalari elkarteek. Agindu hark gaueko ordutegiak murriztu zituen Euskadin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena