Ekonomia -
Volkswagen
Volkswagenek Landabengo 700 langile kaleratuko ditu
Produkzioak behera egin du eta 2.400 ibilgailu gutxiago egingo dituzte. Bestalde, datorren urtean aurten baino 50.000 auto gutxiago fabrikatzea aurreikusi dute eta 700 langile kalean geratuko dira.
Erredakzioa
Iruñeko Volkswagen enpresako produkzioak behera egin du 2011n eta 2.400 ibilgailu gutxiago egingo dituzte.
Bestalde, datorren urtean aurten baino 50.000 auto gutxiago fabrikatzea aurreikusi dute eta 700 langile kalean geratuko dira.
2012an seguru asko 300.000 auto egingo dira Iruñeko Volkswagenen. Europa osoan ibilgailu gutxiago salduko dela uste du Alemaniako enpresak.
Gaur egun Landabengo lantegiak 4.000 behargin finko ditu, eta 1.275 behin-behinekoak dira.
Gaur jakin denez, abenduaren 12tik aurrera 700 langileri kontratua amaitu eta kalean geratuko dira.