Ekonomia -

Ikuskapena

Espainiako Bankuak esku hartzea egingo du Banco de Valencian

Banku sektorea era ordenatuan berregituratzeko funtsak kudeatuko du orain Valentziako bankua. Espainiako Bankuak 3.000 milioi euro sartuko ditu finantza erakundean.

Banco de Valenciaren egoitza. Argazkia: EITB
Banco de Valenciaren egoitza. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Bankuak jakinarazi duenez, Banco de Valencian esku hartu du, administratzaileak karguetatik kendu eta haien ordez Banku sektorea era ordenatuan berregituratzeko funtsa jarrita. 3.000 milioi euro sartuko dituzte orain Valentziako finantza erakundean.

Agiri batean azaldu dutenez, egonkortasuna aurkitzeko eta bankua berriz kapitalizatzeko kudeatuko du Banco de Valencia banku sektorea era ordenatuan berregituratzeko funtsak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea