Publizitatea
Itxi

2021/02/02

13:14

Ekonomia

BIZKAIA

Bi atxilotu Bizkaian, Lanbideri 100.000 euro baino gehiagoko iruzurra egitea egotzita

O. A. | EITB MEDIA

Atxilotuetako batek hilean 944 euro jasotzen zituen Lanbidetik eta, aldi berean, Arrigorriagako enpresa batean lan egiten zuen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu urtarrilean, Bilbon, Lanbideri 100.000 euro baino gehiagoko iruzurra egitea leporatuta.

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen ordezkaritzak ohar bidez jakinarazi duenez, atxilotuetako batek hilean 944 euro jasotzen zituen Lanbidetik eta, aldi berean, Arrigorriagako enpresa batean lan egiten zuen. Gainera, Bilbon bizi den bigarren pertsona baten identitatea eta dokumentazioa baliatzen zituen horretarako.

Prestazioa jasotzen ari zen pertsonari buruzko informazioa eskatu zioten agenteek Lanbideri. Bide horretatik jakin ahal izan zutenez, 2010etik 100.434 euro jaso zituen.

Gainera, ikertzaileek ondorioztatu ahal izan zutenez, biak ala biak elkar hartuta aritzen ziren eta bigarren pertsona horrek bazekien bere identitatea baliatzen zuela iruzurra egiteko.

Atxiloketak urtarrilaren 13an eta 28an egin zituzten Bilbon, eta atxilotuei iruzurra, dokumentuak faltsutzea eta identitatea usurpatzea leporatzen diete.

Atxilotuak Bilboko 2. Instrukzio Epaitegiko epailearen esku utzi dituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena