Ekonomia -
Europako erakundea
The Climate Groupeko presidentekide izendatuko dute Patxi Lopez
Lehendakaria The Climate Group sareko Estatu eta Eskualdeen Nazioarteko Aliantzaren Europarako presidentekide ofizialki izendatuko dute.
Erredakzioa
The Climate Group sarearen Batzar Orokorraren barruan, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Pilar Unzalu, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Undak parte hartuko dute Patxi Lopez lehendakaria ordezkatuz, The Climate Group sareko Estatu eta Eskualdeen Nazioarteko Aliantzaren Europarako presidentekide ofizialki izendatuko duten lehendakaria ordezkatuz.
Bideokonferentzia bidez gauzatuko da Batzar Orokor hori, eta badirudi aurrerantzean aukera hori lehenetsi behar dela Batzar presentzialaren aurretik, gastu publikoa aurrezteko eta modu eraginkorragoan baliatzeko ageriko arrazoiak tarteko, bizi dugun zorroztasun fiskal orokorreko testuinguru honetan. Klima-aldaketaren aurkako borrokan egiten den ekarpena ere ahaztu gabe.
Europar Batasuneko Euskadiko Ordezkaritzaren babesa dutela, klima-aldaketaren eta energiaren alorrean Eusko Jaurlaritzak dituen ekimen berritzaile batzuk aurkeztuz parte hatuko dute bideokonferentzia horretan Eusko Jaurlaritzaren sailburuek.