Ekonomia -

Etxebizitza

Gorenak behin betiko indargabetu du Donostiako pisu turistikoen ordenantza

Atzera bota du Udalaren helegitea, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak 2020ko urtarrilean bertan behera utzi zuenez, pisu turistikoen araudia ezerezean geratu da.

Eneko Goia DOnostiako alkatea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Eneko Goia DOnostiako alkatea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Eneko Goia DOnostiako alkatea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak ez du onartu Donostiako Udalaren kasazio helegitea, pisu turistikoen inguruan onartu zuen ordenantza baliogabetu zuen ebazpenaren aurka aurkeztu zuena.

Basque Country Hosts Anfitrioi Elkartea izan zen ordenantzaren aurkako mugimendua sustatu zuena, eta elkarteak berak eta Udalak baieztatu dute Auzitegi Gorenak iragan urtarrilean erabaki zuela ez onartzea helegitea.

Hori horrela, bertan behera geratu da Gipuzkoako hiriburuan pisu turistikoak arautzen dituen ordenantza; izan ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak 2020ko urtarrilean baliogabetu zuen Donostiako Udalak araua onartzeko erabili zuen prozedura gaitzetsita.

Hain zuzen ere, Auzitegi Nagusiak Donostiako Plan Orokorraren 8.4 artikuluaren zati bat indargabetu zuen, Udalak pisu turistikoak ordenantza bidez arautzeko erabili zuena.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusia ez zen araudiaren edukian sartu, baizik eta prozeduran. Ebazpena ez zenez irmoa, ordenantzak indarrean jarraitzen zuen, baina orain ez dago helegiterako aukerarik.

Udalak ordenantzari eusteko zenbait prozedura erabili zituen, eta lehenengoa izan zen Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztea (huts egin diona). Bigarrena pisu turistikoen araudia Plan Orokorraren erreforman sartzea da, eta martxoan onartu asmo du.

EH Bilduren udal taldea izan da Gorenaren erabakiaren berri eman duena, eta azpimarratu du ordenantzak ez duela tokirik zuzenbidean, eta ondorioz, horren babesean zeuden etxebizitza turistiko asko jada ez direla legalak.

Koalizioak ohartarazi du "hasieratik" esan zuela gerta zitekeela, "ordenantza batek ezin dituelako arautu erabilera urbanistikoak, hori hiri antolakuntza plan orokorraren eskumena delako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Euskadi argazkiak Auzitegi Gorena Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak Turismo-ostatuak Euskadi