Ekonomia -

Zergak

Zerga Kideketarako Sailak errefusatu egin du desarmonizazioa

Bi txosten argitaratu ditu eta horietako batean onartu egiten du Araban eta Bizkaian Ondarearen Gaineko zerga bera edukitzea eta Gipuzkoan, zorrotzagoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerga Kideketarako Sailak errefusatu egin ditu txosten batean EAEKo aldundien aldaketa fiskalak armonizazioa hausten dutelako, baina begi onez jo du Araban eta Bizkaian Ondarearen Gaineko zerga bera edukitzea eta Gipuzkoan, zorrotzagoa.

Joan den astelehenean izan zen Zerga Kideketarako Sailaren lehenengo bilera, baina aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren bilera hartan gaur berriro biltzea adostu zuten armonizazio gehiago lortzeko asmoz. Hala ere, ez dute lortu eta ez da akordiorik izan.

Desadostasunak zeudela ikusita, erakundeak bi txosten idatzi ditu, batean begi onez jotzen du Araban eta Bizkaian Ondarearen Gaineko zerga bera edukitzea eta Gipuzkoan, zorrotzagoa, aldundietako eta Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez.

Baina beste txostenean errefusatu egiten dira hiru aldundiek onartu dituzten zerga aldaketak, Bizkaikoak eta Arabakoak Gipuzkoakoarekin dituzten desberdintasunak handiak direlakoan.

Zerga Kideketarako Sailaren bi txostenak hiru Batzar Nagusietara igorri dituzte, izan ere, bertan onartzen dira erreformak, baina txostenak kontuan izango badituzte ere, ez dira lotesleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea