Ekonomia -

Bere blogean

Confebaskek lan-erreforma 'sakona' eskatu dio Gobernuari

Miguel Angel Lujuaren hitzetan, irtenbideak "atzeraezinak" dira eta lan-erreforma "ezinbestekoa" da enplegua sustatzeko.

Miguel Angel Lujua. Argazkia: EiTB.
Miguel Angel Lujua. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernu berriak lan-erreformari aurre egin beharko dio "lehentasun osoz" eta "ukitu zehatzak soilik egiteko tentaldian erori gabe", Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak iragarri duenez.

EAEko patronaleko presidentearen hitzetan, "Gobernuak lehentasunez abian jarri beharko duen erreformetako bat da, eta egoerak eskatzen duen sakontasunez eta kemenez hartu beharko du".

Lujuaren esanetan, "moldatzen ez bagara ez da etorkizunik egongo": ildo horretan, moldatzeko eta eraberritzeko gaitasuna pertsonen "ezaugarria" da eta hori sustatzea "enplegu politiken beharra eta giza baliabideen kudeaketa eskatzen du pertsonengan segurtasuna eta konpromisoa sortzeko".

Lujuaren esanetan, "langileen babesa ezin da baldintzen aldaezintasunean sostengatu, erakundeen eraginkortasunean eta euren lehikortasun egoeran eraginik izan gabe; ez eta enpleguan eragin gabe". Hala ere, "ez dugu kaleratze errezagoa edo merkeagoa behar, merkatuaren egoerei moldatzen diren gaitasunak baino".

"Ia bost milioi langabe ditugu; kontratu finkoa eta aldi baterako kontratua duten langileak osatzen duten lan merkatua dugu, eta lanpostua lortzeko arazo handiak dituen belaunaldi bat dugu. Halaber, egoera ekonomiko larriak atzeraezinak diren konponbideak eskatzen ditu", esan du Confebaskeko presidenteak bere blogean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea