Ekonomia -

EHNE-Nafarroa

EHNEren 25. urteurrena laborantza eta abeltzaintza 'hobea' eskatuz

EHNE-Nafarroak 25. urteurrena ospatuko du Atarrabian. "Nekazariei eta abeltzainei omenaldia izango da, euren ilusio eta lanari esker sortu baitzen sindikatua orain mende laurden bat".

EHNE-Nafarroa, 25. urteurrena. Argazkia: ehne.org
EHNE-Nafarroa, 25. urteurrena. Argazkia: ehne.org
EHNEk 25 urte bete ditu

00:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHNE-Nafarroak programa zabala antolatu du azaroaren 26an 25. urteurrena ospatzeko Atarrabian egingo duten ekitaldirako, Ardatza aldizkarian argitaratu dutenaren arabera.

Hainbat belaunaldi bilduko dira eta era batera edo bestera, 25 urte hauetan, sindikaturekin harremana izan duten lagunak ere bertan izango dira. EHNE-Nafarroak 25 urteetan zehar izandako momentu eta pertsona garrantzitsuenekin egindako DVD bat ere ikusiko dute. “EHNEren iraganeko testiganatza bisuala izango da, baina era berean, etorkizunerako konpromisoa. Ondoren, bazkari bat egingo dugu, eta beste laborantza-eredu bat existitzen dela helaraziko diogu gizarteari; hondoratzen gaituen sistema kapitalistaren merkatuak ematen dizkigun emaitzak baino askoz gehiago emango lituzkeen eredua”, adierazi du Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE) Nafarroa-ko presidenteak, Fermin Irigaraiek.

Presidentearentzat, ekitaldi honekin, orain 25 urte sindikatuaren jaiotza bultzatu zuen konpromisoa berritu nahi da.

Arazo nagusi bezala inportazioak, sare produktiboaren suntsiketa eta elika-kate mailako desberdintasunak aipatu dituzte.

Testuingu honetan, laborantza politikan aldaketak eskatu dituzte, eta Bruselatik ezarritako bideak gainbegiratzea, izan ere, Nafarroak nahi duen eredua garbi dutela adierazi dute: nekazaritzako familia-ustiapenen antolamendua eta kudeaketa eta elikadura subiranotasunerako eskubidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea