Publizitatea
Itxi

2021/02/17

08:17

Ekonomia

Lan gatazka

Bi greba egunetako lehena dute gaur Arabako adinekoen egoitza pribatuetan

E. G. | EITB MEDIA

Bigarrena, gaur zortzi egingo dute. ELAk langileen baldintzak hobetzea eskatu du.

  • Adinekoen zentro bateko egoiliar batzuk.

    Adinekoen zentro bateko egoiliar batzuk. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Greba eguna dute gaur Arabako adinekoen egoitza eta etxebizitza komunitario pribatuetan. Gaurkoaren ondotik, bigarren greba egun bat deitu du ELA sindikatuak hilaren 24an. Langileek giza katea egingo dute, 11:00etan, Gasteizko udaletxearen eta Foru Aldundiaren egoitzaren artea, eta babesa adierazi nahi duten herritar guztiei parte hartzeko deia egin diete. 

Beharginon "lan prekarietatea" salatu nahi dute bi lanuzteokin, sindikatuak azpimarratu duenez.

ELAk gogorarazi du lurraldeko lan hitzarmena negoziatzeko urtarrilaren 11n bilera egin zutela enpresek langileen ordezkariekin.

Batzarrean ez ziren enpresa guztietako ordezkariak izan, eta bertaratu zirenek "Aldundia kritikatu zuten finantzazioa ez emateagatik".

Sindikatuaren esanetan, "Aldundiaren eta enpresen artean dagoen borroka horren erdian" langileak daude eta mobilizatzen jarraituko dute hitzarmena lortzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena