Publizitatea
Itxi

2021/02/23

18:26

Ekonomia

Alarma-egoera

Joko eta apustu-etxeak irekitzeko baimena ematea baztertu du EAEko Auzitegi Nagusiak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Duela bi aste ostalaritza berriro irekitzeko erabakia hartu zuen epaimahai berak eman du joko eta apustu-etxeak itxita mantentzeko ebazpena.

  • Joko eta apustu-etxe bateko barrualdea.

    Joko eta apustu-etxe bateko barrualdea. ETBko bideo batetik hartutako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko itxita dauden joko eta apustu-etxeak irekitzeko baimena ematea baztertu du astearte honetan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.  

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 27 establezimendu dauzkan enpresa batek auzitara jo zuen Eusko Jaurlaritzaren aginduaren kontra, eta kasuaren muina argitu bitartean joko eta apustu-etxeak berriro irekitzeko kautelazko neurriak eskatu zituen.

Alabaina, eta ostalaritza sektorearekin gertatu ez bezala, epaimahaiak eskaria atzera botatzea erabaki du, lokal horiek galera ekonomiko handiak izaten badituzte eta epaiak hala adieraziko balu, kalte-ordainak jasoko dituztela argudiatuta.

Autoaren arabera, "enpresa bat da, baina ez dago inolako daturik jasandako kaltea ordaintzeko ezintasunari buruz".

Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du erabaki hori EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoak hartu duela eta Luis Garrido epailea izan dela txostengilea.

Otsaila hasieran, EAEko udalerri guztietako tabernak eta jatetxeak berriro irekitzeko baimena eman zuen Garrido epaileak, ostalaritza elkarteek egindako eskaera onartuta.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena