Ekonomia -

Eurostaten datuak

Espainiako langabezia, euroguneko handiena berriz ere

Euroguneko langabezia tasa % 10,3koa da dagoeneko. Urteko zenbakirik handiena da.

Espainiaren langabezia tasa % 22,8koa da, eta Greziarena, % 18,3koa. EFE
Espainiaren langabezia tasa % 22,8koa da, eta Greziarena,  % 18,3koa. EFE
Espainiaren langabezia tasa % 22,8koa da, eta Greziarena, % 18,3koa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezia tasa % 10,3an kokatu da eurogunean, eta % 9,8an Europar Batasun osoan, hots, aurreko hilabetean baino hamarren bat gehiago bi kasuetan. Urteko portzentaje handienak dira.

Eurostatek jakinarazi duenez, ia 23,6 milioi pertsona daude lan gabe Europar Batasunean, horietako 16,3, eurogunean.

Herrialdeka, Espainiak du langabezia handiena (% 22,8). Ondoren, Grezia (% 18,3, baina 2011ko abuztuan) eta Letonia (% 16,2, aurtengo bigarren hiruhilekoan) daude.

Aitzitik, langabezia txikiena Austrian (% 4,1), Luxenburgon (% 4,7) eta Herbehereetan (% 4,8) dago.

Nolanahi ere, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, hazkunde handiena Grezian izan da, 5,4 puntukoa hain zuzen ere. Bigarren Espainia da, % 2,2rekin.

Guztira 5,5 milioi gazte (25 urtetik beherakoak) daude langabezian Europan, eta 3,3 milioi eurogunean.

Gazteen arteko langabezia handiena Espainiak (% 48,9) eta Greziak (% 45,1) dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea