Ekonomia -

Azaroko datua

Euriborra jaitsi da, baina hipotekak garestitu egingo dira

Orain urtebete egindako hipotekak, hau da abenduan gainbegiratuko direnak, 440 euro garestituko dira urtean.

Hipotekak garestitu egingo dira. Argazkia: 20minutos.
Hipotekak garestitu egingo dira. Argazkia: 20minutos.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12 hilabetera begirako euriborra % 2,044an kokatu da azaroan (urrian % 2,110ra iritsi zen). Hala ere, orain urtebete egindako hipotekak, hau da abenduan gainbegiratuko direnak, 440 euro garestituko dira urtean.

Hala, 2010eko azaroan adostutako 25 urteko amortizazio epea duen 150.000 euroko hipoteka baten hileroko kuota 602 eurotik 639 eurora pasako da.

Azaroan, hipotekak kalkulatzeko adierazlea % 2,111an kokatu zuen bere mailarik altuena (hilaren 1ean) eta % 2,021an baxuena (16an). Gaur, euriborra % 2,035an kokatu da.

Orain, Espainiako Bankuak azaroko datua baieztatu beharko du eta, ondoren, Estatuko Buletin Ofizialak argitaratu egingo du. Une horretatik aurrera, banketxeek hipoteka berrietan aplikatu beharko dute, baita berrikusi egiten direnetan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea