Ekonomia -
Elkarrizketa ETBn
Vital: 'Kutxabankek hazteko dituen aukerak arretaz aztertuko ditu'
Carlos Zapatero Vital Kutxako presidenteak merkatuak bizi duen egoera nahasia ikusita, jabetzei esker hazteko dituzten aukerak "lasaitasunez" aztertuko dituztela esan du.
Erredakzioa
Merkatuak egun bizi duen egoera nahasia ikusita, Kutxabankek jabetzez baliatuta dituen hazteko aukerak "lasaitasunez" aztertuko dituela azaldu du Carlos Zapatero Vital Kutxako presidenteak,
ETBri eskainitako elkarrizketa batean, Kutxabank urtarriletik aurrera hasiko dela martxan gogoratu du Vitaleko presidenteak, eta egun, entitate berria osatzen duten erakundeak (BBK, Kutxa eta Vital), prozesu "korapilatsu" batean murgilduta daudela adierazi du.
Vital Kutxa bat-egingo diren hiru erakundeen artean txikiena dela adierazi du Zapaterok, baina urte hauetan "oso ondo kudeatuta egon da", erantsi du. "Entitate txikia da, baina kaudimen handikoa eta errentagarria", gaineratu du. Hala ere, etorkizunari begira zuzendaritzak bakarrik jarraitzea ez zela komenigarria iritzi ziola azaldu du.
Carlos Zapaterok onartu du "arretaz" aztertuko dituztela hazteko aukerak, hau da, merkatuak jabetzen inguruan mahai gainean jarriko dizkien aukerak.
Kutxabank egun Espainiako laugarren aurrezki kutxa eta zazpigarren edo zortzigarren finantza entitatea dela adierazi du Carlos Zapaterok.
"Arretaz ibiliko gara, datorren urtean jaioko den entitateari balioa gehitzen dion aukerarik sortuz gero2, eta horri begirako "erabakiren bat hartuko da", azpimarratu du.