Ekonomia -
Erosketa
Arangurengo eta Artziniegako paper-fabrikak, euskal enpresaburuen esku
Besteak beste, Aernnova eta Inbisa konpainietako enpresaburuak Kimberly-Clark enpresako agintariekin akordio batera heldu dira lantegiak erosteko. Jaurlaritzak EAEko enpresaburuei babesa eman die.
Erredakzioa
Besteak beste, Aernnova eta Inbisa konpainietako enpresaburuak Kimberly-Clark enpresako agintariekin akordio batera heldu dira Arangurengo (Bizkaia) eta Artziniegako (Araba) bi paper-fabrikak erosteko. Eusko Jaurlaritzak EAEko enpresaburuei babesa eman die operazioan.
SPRI Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak eman du erosketaren berri. Gasteizko Exekutiboak operazioa babestu du kapital arrisku fondo baten bidez.
Aurrekordio horren arabera, bi lantegiak eta langileak euskal partzuergoaren eskuetan geratuko dira.
Datozen hiru urteetarako 20 milioi euroko inbertsio egitasmoa dute bazkide berriek. Langile guztien jarraipenaren aldeko apustua egiten du jabe berriek eta lanpostu berriak sortuko dituztela gaineratu du dute, administrazio, merkataritza eta finantza sailetan.
Salerosketa akordioaren barnean fabrikazio kontratu bat sinatuko dute etorkizuneko produkzioa bermatzeko eta Kimberly-Clark hornitzeko.
Besteak beste, Aernnova eta Inbisa konpainietako enpresaburuak Kimberly-Clark enpresako agintariekin akordio batera heldu dira Arangurengo (Bizkaia) eta Artziniegako (Araba) bi paper-fabrikak erosteko. Eusko Jaurlaritzak EAEko enpresaburuei babesa eman die operazioan.SPRI Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak eman du erosketaren berri. Gasteizko Exekutiboak operazioa babestu du kapital arrisku fondo baten bidez.Aurrekordio horren arabera, bi lantegiak eta langileak euskal partzuergoaren eskuetan geratuko dira.Datozen hiru urteetarako 20 milioi euroko inbertsio egitasmoa dute bazkide berriek. Langile guztien jarraipenaren aldeko apustua egiten du jabe berriek eta lanpostu berriak sortuko dituztela gaineratu du dute, administrazio, merkataritza eta finantza sailetan.Salerosketa akordioaren barnean fabrikazio kontratu bat sinatuko dute etorkizuneko produkzioa bermatzeko eta Kimberly-Clark hornitzeko.