Ekonomia -
Gobernuaren datuak
EAEn eta Nafarroan Estatuan baino gehiago hazi da langabezia
Espainian guztira 4.420.462 langabe daude dagoeneko, langabezia laugarren hilabetez jarraian igo baita.
Erredakzioa
Lanbideko bulegoetan erroldatutako langabe kopurua % 1,66 hazi da (2.373 pertsona) hazi da azaroan, eta ondorioz, dagoeneko 144.974 daude guztira lan barik Euskadik.
Espainiako Gobernuko Lan eta Immigrazio Ministerioak jakinarazi duenez, 2011ko azaroan duela urtebete baino 11.923 langabe gehiago zeuden, hots, iazko hilabete berean baino % 8,96 gehiago.
Nafarroan, langabezia % 2,39 igo da azaroan, aurreko hilabetarekin alderatuta, eta beraz, 1.069 pertsona gehiago daude lan bila.
Guztira 45.839 pertsona daude lan gabe Foru Erkidegoan.
Urtebetean % 7,95 (3.376 pertsona) hazi da langabezia.
Espainian, langabezia hazi egin da azaroan, laugarren hilabetez jarraian. Hain zuzen ere, 59.536 pertsona geratu dira lan gabe, hots, aurreko hilabetean baino % 1,37 gehiago, eta ondorioz, guztira 4.420.462 langabe daude dagoeneko Espainian.
Urtebetean 310.168 pertsona geratu dira langabezian, % 7,55.
Nekazaritzan izan ezik (langabezia 2.571 pertsonatan jaitsi zen bertan), gainerako sektoreetan igo egin da langabeen kopurua, batik bat zerbitzuetan (' 48.788), eraikuntzan (5.769) eta industrian (3.389).