Ekonomia -

Eusko Jaurlaritzak

Etxetik kaleratzeak saihesteko zerbitzu bat sortzea proposatu dute

Sistema berriaren oinarria "zor oso handia" duten pertsonen "hipoteka-zorraren kitapen plana" izango da; pertsona horiek, krisiaren eraginez, ordainketarik egin ezin dutenean.

Kaleratzeek gora egin dute azken hilabeteotan. Argazkia: Efe.
Kaleratzeek gora egin dute azken hilabeteotan. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak lan-talde bat abian jarri du, etorkizunean finantza-erakundeen eta zordunen artean bitartekaritza lanak egin eta hipoteken ejekuzioa eta ondorengo kaleratzeak saihesteko. Lan-talde hori Justizia eta Etxebizitza Saileko langileek osatuko dute.

Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak azaldu duenez, sistema berriaren oinarria "zor oso handia" duten pertsonen "hipoteka-zorraren kitapen plana" izango da; pertsona horiek, krisiaren eraginez, ordainketarik egin ezin dutenean. Gobernuaren kontrol saioan egindako agerraldian, eta Mikel Arana EBko parlamentarioaren galderari erantzunez, kaleratzeen kopuruak gora egin duela onartu du Arriolak, "hipotekaren ejekuzioek eragindakoa". Handitze horien arrazoia, kasu askotan, "krisiaren aurreko garaian" dago, orduan hipoteken merkatua "oso eraginkorra zelako, finantziazio zabalarekin eta baldintza oso onekin".

Erantzukizun mugatua

Arriolak azpimarratu duenez, Espainiako Hipoteken Legearen arabera, hipotekak erantzukizun mugatuarekin kontratatu daitezke, "etxebizitza emanez" kitatzeko aukerarekin. Hala ere, aukera horrek "kaudimen-gabezi estrategikoa izeneko fenomenoak gora egitea eragin lezake" eta finantziazio baldintzei kalte egin, "finantzazioa garestitu eta gutxitu egin daitekeelako gaur egungo mugarik gabeko erantzukizun erregimenarekin alderatuta".

Hala ere, erantzukizun mugatua hipoteken merkatuan ezartzeko aukera defendatu du, "kontsumitzaileek bi ereduen artean aukeratzeko aukera izan eta, behin aukera hori eginda, egindako aukeraren abantailak eta eragozpenak onartu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea