Ekonomia -
Euroaren krisia
Sarkozy eta Merkel Parisen bilduko dira
Aste erabakigarria da hau Eurogunearen etorkizunarentzat. Alemaniak eta Frantziak Itun berria proposatzen dute Europar Batasuna berregiteko.
Erredakzioa
Aste erabakigarria da hau Eurogunearen etorkizunarentzat eta baita Euroaren etorkizunarentzat ere. Europako Batasuneko estatu-buruen goi-bilera izango da Bruselan ostegunean eta ostiralean, baina, gaur, Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerra Parisen bilduko dira Europar Batasun berriari buruzko proposamena adosteko.
Gaur, Angela Merkel kantzillerrarekin bazalduko du Sarkozyk Eliseoan, Europar Batasun berriari buruzko proposamena adosteko. Diziplina fiskala eta elkartasuna aldarrikatzen dute Frantziako eta Alemaniako agintariek, azken hori Frantziaren eskakizuna izan da.
Merkelek Bundestagean azaldu zuenez, zorraren krisiari aurre egiteko Europako itunak aldatzeko beharrarekin bat dator, baina eurobonuei eta Europako Banku Zentralak kirisitik ateratzeko paper erabakiorra jokatzeari uko egin die.
Itun berri hori aurkeztuko diete EBko hogeita zazpi herrialdeei.
Onartzen ez badute, Eurogunea osatzen duten hamazazpi herrialdeen akordioa bilatuko lukete. Juridikoki askoz ere errazagoa izango litzateke aldaketa hori eta Erresuma Batua bezalako herrialde eszeptikoak ekidingo lituzkete. Joan den ostiralean David Cameronek Sarkozyrekin izan zuen bileran, itun berri horrekin bat ez zatorrela jakinarazi zion Erresuma Batuko agintariak Frantziakoari.