Ekonomia -

Euroaren krisia

Burtsek goranzko joerari eutsi diote, Merkel-Sarkozy bileraren zain

Krisiaren eta euroaren etorkizunerako garrantzitsua izango diren erabakiak hartuko dira datozen egunotan. Montiren neurriek lagunduta, Milango burtsak % 2,29 egin du gora eta IBEX 35k, % 1,55.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goranzko joerari eusten jarraitzen dute oraindik ere Europako burtsa nagusiek, saioa irabaziekin hasi ostean. Milango burtsa gorakadaren buru da, % 2,29 egin baitu gora, Mario Monti Italiako lehen ministroak iragarritako doitze-neurriak lagunduta. Madrilgo indize nagusienak, Ibex 35, % 1,55 igo du; Frankfurtekoak, % 0,93; Parisekoak, % 1,23; eta Londresekoak, % 0,53.

Espainiako arrisku-saria 309 puntukoa da (ostiralean baino 40 puntu gutxiago); Italiakoa, berriz, 398 puntukoa (ostiralean baino 40 puntu gutxiago); 223 puntukoa Belgikakoa (ostiralean baino 23 puntu gehiago); eta 100 puntukoa Frantziakoa (14 puntu gutxiago).

Aste honetako hitzorduak

Datozen egunotan krisiaren eta euroaren etorkizunerako funtsezkoak izan daitezkeen erabakiak hartuko dira. Astelehen honetan Nicolas Sarcozy Frantziako presidentea eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerra bildu dira datorren ostiraleko Europako Kontseiluaren bileraran azalduko dutena amankomumean jartzeko.

Ostegunean Europako Banku Zentralaren gobernu kontseilua ere bilduko da zor subiranoaren inguruan ez ohiko neurriak adosteko eta adituek iragarri dutenez, litekeena da interes tasen beherakada bat ematea.

Halaber, Timoty Geithner AEBetako Altxorraren idazkaria Europako hainbat hirietan izango da (Frankfurten, Berlinen, Parisen, Marsellan eta Milanen) zor krisiaren eragile nagusienekin biltzeko asmoz.

Goranzko joerari eusten jarraitzen dute oraindik ere Europako burtsa nagusiek, saioa irabaziekin hasi ostean. Milango burtsa gorakadaren buru da, % 2,29 egin baitu gora, Mario Monti Italiako lehen ministroak iragarritako doitze-neurriak lagunduta. Madrilgo indize nagusienak, Ibex 35, % 1,55 igo du; Frankfurtekoak, % 0,93; Parisekoak, % 1,23; eta Londresekoak, % 0,53. Normal 0 21 Espainiako arrisku-saria 309 puntukoa da (ostiralean baino 40 puntu gutxiago); Italiakoa, berriz, 398 puntukoa (ostiralean baino 40 puntu gutxiago); 223 puntukoa Belgikakoa (ostiralean baino 23 puntu gehiago); eta 100 puntukoa Frantziakoa (14 puntu gutxiago). Normal 0 21 Aste honetako hitzorduakDatozen egunotan krisiaren eta euroaren etorkizunerako funtsezkoak izan daitezkeen erabakiak hartuko dira. Astelehen honetan Nicolas Sarcozy Frantziako presidentea eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerra bildu dira datorren ostiraleko Europako Kontseiluaren bileraran azalduko dutena amankomumean jartzeko. Ostegunean Europako Banku Zentralaren gobernu kontseilua ere bilduko da zor subiranoaren inguruan ez ohiko neurriak adosteko eta adituek iragarri dutenez, litekeena da interes tasen beherakada bat ematea. Halaber, Timoty Geithner AEBetako Altxorraren idazkaria Europako hainbat hirietan izango da (Frankfurten, Berlinen, Parisen, Marsellan eta Milanen) zor krisiaren eragile nagusienekin biltzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea