Ekonomia -

Krisia

Larrialdian dauden eskualdeak suspertzeko 180 milioi inbertituko ditu Jaurlaritzak

Zehazki, Meatzaldean, Enkarterrin, Oarsoaldean eta Aiaraldean hainbat proiektu martxan jartzeko erabiliko dute aurrekontu hori.

Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien arteko bilera. Argazkia: Irekia
Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien arteko bilera.
Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien arteko bilera. Argazkia: Irekia

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 180 milioi euroko plana iragarri du larrialdian dauden edo beharrizan gehien dituzten eskualdeak suspertzeko.

Berpiztu programaren baitan, bilera egin dute gaur goizean Iñigo Urkullu lehendakariak, Idoia Mendia lehendakariordeak, Arantxa Tapia eta Pedro Azpiazu sailburuek eta hiru ahaldun nagusiek. Batzarrean pandemiak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko plana aztertu dute eta langabezia-tasa % 10etik behera jaistea dela helburua berretsi dute.

Lehendakariak jakinarazi du plan horren bidez 22.833 lanpostu sortzea aurreikusten dutela. Egitasmoa irailean indarrean jarri zenetik eta abendura bitartean, enpresei emandako abalen bidez 2.283 milioi euro inbertitu dituztela azaldu du eta inbertsio horri esker 18.893 lanpostu sortu direla azpimarratu du.

Aurten, 2.735 milioi euro gehiago inbertitzeko asmoa dute, eta horietatik 345 milioi enplegu politikak sustatzeko erabiliko dituzte, arestian esandako 22.833 lanpostuak sortze aldera.

Halaber, 180 milioi euroko ezohiko inbertsio-plana jarriko dute martxan, beharrizan gehien dituzten eskualdeei eta zonaldeei laguntzeko.  

Zehazki, Meatzaldean, Enkarterrin, Oarsoaldean eta Aiaraldean hainbat proiektu martxan jartzeko erabiliko dute aurrekontu hori.  

Urkulluk azaldu duenez, eskualde horiek 24 milioina euro jasoko dituzte, eta beste 60 milioi lursailak deskontaminatzeko erabili dituzte.

"Konbentzituta gaude eskualde kaltetuenak eraldatzeko balioko duela, eskualde horiek susperraldi ekonomikorako prozesuan atzean geratzea saihestuz", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak