Publizitatea
Itxi

2021/03/12

10:21

Ekonomia

Otsaileko KPI

Prezioek % 0,3 gora egin dute Euskadin; Nafarroan, ostera, % 0,4 egin dute behera

EiTB Media | Agentziak

Hala ere, iragan urtarrilarekin alderatuta KPIk % 0,5 egin du behera EAEn. Foru Erkidegoan, aldiz, 2020ko otsailarekin alderatuta inflazioak % 0,3 egin du gora.

  • Prezioek % 0,3 gora egin dute Euskadin; Nafarroan, ostera, % 0,4 egin dute behera. Argazkia: Pixabay

    Prezioek % 0,3 gora egin dute Euskadin; Nafarroan, ostera, % 0,4 egin dute behera. Argazkia: Pixabay

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Urte arteko inflazioaren gorakada moteldu da otsailean, Euskadin; izan ere, % 0,3 egin du gora. Argindarraren beheranzko joerak erregaien salneurriaren gorakada berdindu du. Iragan urtarrilarekin alderatuta KPIk % 0,5 egin du behera EAEn. Bestalde, Nafarroan prezioek % 4 behera egin dute otsailean, baina 2020ko otsailarekin alderatuta % 0,3 egin dute gora, Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) jakitera eman duenez.

Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) ostiral honetan argitaratutako Kontsumo Prezioen Indizearen arabera, urte arteko tasak hiru hamarreneko beherakada izan du Euskal Autonomia Erkidegoan; izan ere, urtarrilean % 0,6koa izan zen.

Urteko tasan beherakadarik txikiena izan duen erkidegoa izan da Nafarroa, hamarren bat behera eginda, % 0,4tik 0,3ra pasa da. Urtarrilarekin alderatuta erkidego guztietan egin du behera tasak, batez ere Andaluzian, Aragoin, Kanarietan eta Kantabrian; guztietan sei hamarren jaitsi baita.

Foru Erkidegoan, etxebizitzan salneurrien beherakadarik handiena izan da, % 4,7 otsailean, iragan hilearekin alderatuta, ondoren jantzi eta zapatak (% -0,9), etxeko gauzak (% -0,5) eta edari alkoholikoak eta tabakoa (% -0,1).

Garraioan, ostera, salneurriek gora egin dute (% 1,3), baita aisialdi eta kulturan (% 0,5), elikagai eta edari ez alkoholiko (% 0,5) eta botiketan (% 0,1) ere. Komunikazioek eta hezkuntzak bere horretan jarraitzen dute.

Aurreko urtearekin alderatuta, beherakadarik handiena komunikazioetan eman da (% -3,7), ondoren etxebizitzan (% -1,5) eta aisialdi eta kulturan (% -1,3). Gorakadarik handienak, aldiz, elikagai eta edari ez alkoholikoetan (% 2,8), hezkuntzan (% 1,7) eta etxeko gauzetan (% 1,5) gertatu dira.

Espainian, prezioak otsailean aldaketarik gabe mantendu ziren 2020ko hilabete berarekin alderatuta, eta % 0,6 egin zuten behera urtarrilarekin alderatuta.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;