Ekonomia -

Euskal Autonomia Erkidegoa

Pandemiak kaltetutako enpresentzako 430 milioiko diru-laguntza plana iragarri dute

Eusko Jaurlaritza egitasmoaren edukia prestatzen ari da, gehienbat diru-laguntzak, Iñigo Urkulllu lehendakariak Nueva Sibol Zamudioko (Bizkaia) enpresa bisitatu ondoren azaldu duenez.

Iñigo Urkullu lehendakaria Zamudioko (Bizkaia) Nueva Sibol enpresan. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria Zamudioko (Bizkaia) Nueva Sibol enpresan. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria Zamudioko (Bizkaia) Nueva Sibol enpresan. Argazkia: EFE

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19 pandemiak kaltetutako enpresei laguntzeko egitasmo bat martxan jarriko dutela iragarri du Iñigo Urkullu lehendakariak. 430 milioi euroko plana izango da, gehienbat diru-laguntzak.

Exekutiboa egitasmoaren edukia prestatzen ari da, Urkullluk Nueva Sibol Zamudioko (Bizkaia) enpresa bisitatu ondoren azaldu duenez. Pandemiak eragindako krisitik ateratzeko Eusko Jaurlaritzaren neurrien barruan kokatzen da egitasmoa.

Nueva Sibol maskarak eta norbera babesteko beste ekipo batzuk ekoizten dituen enpresa txiki bat da. Ekoizpen lerroak aldatu eta txandak hirukoiztu zituen pandemia iritsi zenean, Osakidetzaren eta funtsezko beste langile batzuen eskaerak asetzeko.

Horregatik, Urkulluk enpresari eskerrak eman dizkio, Eusko Jaurlaritza harremanetan jarri zenean, “berehalako erantzuna” eman zuelako modu “diskretu, eskuzabal eta eraginkorrean”. Eguneko 24 orduetan maskarak ekoitzi ahal izateko txandak antolatu zituzten, baita asteburuetan ere, Iñaki Muñoyerro Nueva Siboleko zuzendariak gogorarazi duenez.

Iñigo Urkullu eta Arantxa Tapia Zamudioko (Bizkaia) Nueva Sibol enpresan. Argazkia: EFE

Iñigo Urkullu eta Arantxa Tapia Zamudioko (Bizkaia) Nueva Sibol enpresan. Argazkia: EFE

Ekoizpena biderkatzeko, lantegi txikiak Ikertek enpresari makineria berria eskatu behar izan zion. Era berean, maskarak manipulatu eta banatzeko Lantegi Batuen laguntza izan zuen; izan ere, covidaren aurkako borrokan lehen lerroan ari ziren pertsonei entregatzen zizkieten.

Bestalde, ekitaldian “Kudeaketa memoria. Pandemia urtebete Euskadin” dokumentua aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. 51 orrialde ditu agiriak. 2020ko martxoaren 13an Osasun Larrialdi Adierazpena onartu zenetik Exekutiboak hartutako neurriak laburbiltzen ditu dokumentuak.

Nahiz eta egoerak hobera egin, “ziurrak ez” diren iragarpenen aurrean, martxoko bigarren hamabostaldiko bilakaera eta apirileko lehen asteak erabakigarriak izango direla uste du Exekutiboak, “zalantza handiko” testuinguru batean.

Urkulluren hitzetan, aurtengo balantzea egitearen helburua “emandako erantzuna aztertzea eta ikasitako lezioak azpimarratzea” da, “koronabirusaren aurkako borrokak jarraitzen duelako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Osakidetza Iñigo Urkullu Bizkaia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Zamudio Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Enpresaburuak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak