Ekonomia -

2012an

ELA, LAB eta EILAS sindikatuek murrizketen aurkako lanuztea deitu dute

Datozen asteetan lehen protestak egingo dituzte eta urtarrilaren 26ean hiru euskal hiriburuetan manifestazioa egingo dute. Otsailaren 9an, sindikatuek lau orduko lanuztea deitu dute.

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuen ordezkariak. Argazkia: EITB
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuen ordezkariak. Argazkia: EITB
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuen ordezkariak. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek Eusko Jaurlaritzak egin nahi dituen murrizketei aurre egiteko lanuztea egitera deitu dituzte langileak, datorren otsailaren 9an.

Igor Eizagirre (ELA), Arantxa Sarasola (LAB) eta Iñaki Izagirrre (STEE-EILAS) sindikatuetako ordezkariek "langile eta zerbitzu publikoak pairatzen ari diren erasoak" salatu dituzte eta Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako murrizketekin atzera egitea eskatu dute.

Sindikatuetako ordezkariek adierazi dutenez, iraganean egindako murrizketak itzuli eta berriekin atzera egin arte, ez dira negoziaketara itzuliko.

Datozen asteetan lehen protestak egingo dituzte eta urtarrilaren 26ean hiru euskal hiriburuetan manifestazioa egingo dute. Otsailaren 9an, sindikatuek lau orduko lanuztea deitu dute.

Lanuztea egitera deitu dituzte Osakidetzako, Hezkuntza arloko eta Ertzaintzako langileak.

Sindikatuetako agintariek Eusko Jaurlaritzaren jarrera "arbuiagarria" dela kritikatu dute eta funtzionarioen eta gainontzeko langileen arteko gatazka bilatzen duela salatu dute.

Hiru sindikatuek adierazi dutenez, gaur egungo egoera ekonomikoarekin, enplegua suntsitu ordez, "zerbitzu sozialak eta enplegu publikoa areagotu beharko lirateke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea