Ekonomia -

Negoziazioak apurtuta daude

Iberiako pilotuek greba egingo dute abenduaren 18an eta 29an

Konpainiarekin izandako negoziazioak agortu ostean, bi greba egun deitu dituzte hilabete honetarako Iberia Express hegaldi merkeen konpainia berriaren aurka protestatzeko.

Iberiako pilotuek bi greba egun deitu dituzte hilabete honetarako. Argazkia: EFE
Iberiako pilotuek greba egingo dute abenduaren 18an eta 29an

00:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberiako pilotuek bi greba egun deitu dituzte abenduaren 18rako eta 29rako Iberia Express izeneko hegaldi merkeak eskainiko dituen konpainia berriaren sorkuntzagatik protestatzeko.

Justo Peral Iberiako pilotuen sindikatuko presidenteak prentsaurreko batean asteazken honetan iragarri duenez, neurri hau hartu dute konpainiarekin izandako negoziazioak agortu ostean. Gainera, pilotuentzako "harrigarria" da hiru hilabeteetan besterik ez hegazkin-konpainia berri bat sortu izana.

Gabonetako oporrak direla eta, bidaiariei "kalte ez egiteko" hautatu dituzte data hauek. Peralen arabera, pilotuak "British Airwaysen menpean jartzea" ekarriko du konpainia berriak. Honen esanetan, asmoa da Espainia hegaldi merkeen herrialde bat bihurtzea turistak erakartzeko.

Greba egunak saihesteko negoziazioaren aukerari dagokionez, pilotuen filosofia "negoziatzearena" dela azpimarratu du eta datorren martxoan Iberia Express abian jarri baino lehen akordio batera iristeko desioa adierazi du.

Negoziatu nahi ez izana eta Iberiaren galerak makillatzeko greba hau aprobetxatzea leporatu dio Sepla-Iberiak Rafael Sanchez Lozano Iberiako kontseilariari. Peralen arabera, Sanchez Lozanok dimisioa aurkeztu beharko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea