Ekonomia -
Europako Batasuneko krisia
'Euroa lehertu eta Europa desegin daitekeela' uste du Parisek
Jean-Claude Juncker Eurotaldeko presidenteak "euroa arriskuan ez dagoela" esan du. Hala ere, Europako Batasuna "zor publikoaren krisi baten aurrean" dagoela onartu du.
Erredakzioa
Europako gaien ministroa Jean Leonettik "euroa lehertu daitekeela" uste du eta horren ondorioz, "Europako Batasuna desegin". Jean-Claude Juncker Eurotaldeko presidenteak aldiz, moneta "arriskuan ez dagoela" esan du. Hala ere, Europako Batasuneko estatu kide batzuk "zor publikoaren krisi baten aurrean" daudela onartu du.
"Egoera larria da eta horren ondorioz hondamendia sortu daiteke, ez bakarrik Europan, baizik eta mundu osoan ere", esan du Leonettik.
"Zor publikoaren krisi baten aurrean gaude, baina euroa ez dago arriskuan", adierazi du Junckerrek.
Europak Euroguneko erdigunean dauden herrialdeak ez kutsatzeko "suhesi mekanismoak eta instrumentuak martxan jarri behar dituela" ziurtatu du Eurotaldeko presidenteak.