Ekonomia -

Euroaren krisia

Sarkozy: 'Akordiorik lortu ezean, ez da bigarren aukerarik izango’

"Europa egoera arriskutsu baten aurrean dago", esan du Frantziako presidenteak, eta "inoiz ez da leherketa aukera handiagorik izan" euroak behar bezalako konfiantza ematen ez duelako, gaineratu du.

Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak ostegun honetan Europako beste kideei "konpromisoa" eskatu die, eta Bruselako biharko Europako Kontseiluan akordio batera iritsi ezean, ez dela bigarren aukerarik izango ohartarazi du.

"Europak egoera arriskutsuari aurre egin behar dio" eta inoiz ez da leherketa aukera handiagorik izan euroak behar bezalako konfiantza ematen ez duelako, adierazi du Sarkozyk. Halaber, Europar Batasunak babestu baino, keztatu egiten duela nabarmendu du, gaur arratsaldean amaitzen den Europako Alderdi Popularraren kongresuan.

Frantziako presidentearen ustez, "ondorioak sinpleak dira: elkartasun eta diziplina gehiago eurogunean, autoritate gehiago", baina hori "berehala" erabaki beharra dago, zenbat eta gehiago tardatu, orduan eta efikazia gutxiago izango dugulako. "Aste gutxi batzuk ditugu erabakitzeko, denbora gure kontra baitoa", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea