Ekonomia -

Eurogunean krisia

Rajoyk 'zorraren hemorragia' geldiarazteko neurriak eskatu ditu

Espainiako Gobernuko datorren presidentearen hitzetan, euroguneko herrialdeek beharrezkoak ez diren gastuak ezabatu behar dituzte eta epe luzerako egitasmo fiskalak garatu.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko datorren presidentea. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko datorren presidentea. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko datorren presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko datorren presidenteak Europako akordioen erreformei babesa emateko konpromisoa hartu du, aurrekontuen doitasuna bermatzen duten bitartean. Halaber, zor subiranoaren hemorragia geldiarazteko baliabide erabilgarriak aktibatzea eskatu du.

Europako Alderdi Popularraren Kongresuan egindako hitzaldia, besteak beste, Nicolas Sarkozy Frantziako buruzagiaren edota Angela Merkel buruaren aurrean, azaroak 20ko hauteskundeen ostean egindako lehena izan da. Halaber, oraindik ez dela “lehen ministro” gogorarazi du Rajoyk.

Halere, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentearekin Bruselan gaur eta bihar artean izango den Europako Batasuneko goi-bileran Espainiak duen jarrera adostu du.

Mariano Rajoyren hitzetan, euroguneko herrialdeek aurrekontuen akordio "sakona" behar dute, "beharrezkoak ez diren gastuak ezabatzea" eta "epe luzeko" plan fiskalak garatzea.

Rajoyren ustez, Bruselako goi-bilerak garrantzi handia du, bertatik irtengo baitira Europar Batasunaren etorkizuna zehaztuko duten erabakiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea