Ekonomia -

Europako merkatuak

Burtsek hondora egin dute EBZk zor gehiago ez duela erosiko jakitean

Espainiako arrisku saria 378 puntura iritsi da, eta italiarrak ere nabarmen egin du gora 445 puntura arte.

Ibex 35a % 2,12 jaitsi da. Argazkia: Efe.
Ibex 35a % 2,12 jaitsi da. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako burtsek behera eggin dute nabarmen ostegun honetan, Europako Banku Zentralak (EBZ) zor subirano gehiago erosteko asmorik ez duela iragarri ondoren. Erabaki hori euroguneko herrialdeen arteko akordio fiskal baten truke hartu du. EBZk.

Iragarpen horrekin batera, 2012an euroguneko hazkundea aurreikusitakoa baino txikiagoa izango dela esan dute EBZko arduradunek. Horrek guztiak eragin du Europako burtsen jaitsieran. Gauzak horrela, Ibex 35 Espainiako burtsaren indikadore nagusiak % 2,12 galdu du; Milaneko burtsak, aldiz, % 4,33; Parisekoak, % 2,37; eta Londresekoak, % 0,72.

Jaitsiera horiek eragin zuzena izan dute arrisku sarietan. Arrisku sariek hamar urterako bonu alemaniarraren eta herrialde bakoitzekoaren arteko aldea neurtzen dute.

Espainiako arrisku saria 378 puntura igo da; italiarra, 445 puntura; belgikarra, 267 puntura; eta frantziarra, 134 puntura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea