Publizitatea
Itxi

2021/03/17

20:52

Ekonomia

Enplegua

Siemens Gamesaren egoitzak Zamudion jarraituko du aurrerantzean ere

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Miguel Angel Lopez presidenteak esan du ez dutela lantegirik itxi nahi, baina ohartarazi du konpainiaren etorkizuna bermatzeko "ezinbestekoa" dela "hainbat neurri hartzea".

  • Siemens Gamesak Zamudion duen egoitza.

    Siemens Gamesak Zamudion duen egoitza. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Miguel Angel Lopez Siemens Gamesaren presidenteak ziurtatu du konpainiaren egoitza sozialak Zamudion jarraituko duela aurrerantzean ere.

Halaber, enpresaren egoera zaila dela eta susperraldiaren bidean oraindik "asko" dutela egiteko aitortu du. Ildo horretan, esan du inork ez duela fabrikak itxi eta lantaldeak murriztu nahi, baina ohartarazi du bere eginkizuna konpainiaren etorkizuna bermatzea dela, "eta horretarako horrelako neurriak ezinbestekoak badira, hartu egin behar dira", azpimarratu du.

Akziodunen Batzarra egin dute gaur Zamudioko egoitzan eta han egin ditu adierazpenok Lopezek.

Bere hitzaldian, onartu du 2020a urte "konplikatua" izan dela, eta nabarmendu du galerak ez direla soilik pandemiaren ondorio izan, eta bi arrazoi gehiago aipatu ditu: Indiakoa bezalako merkatu garrantzitsuen ezusteko beherakada eta proiektu batzuen kudeaketan izandako "zenbait gabezia".  

Gauzak horrela, neurriak hartzen ari direla, "hobekuntza nabarmena" izan dela, baina "enpresa eraldatzeko oraindik lan handia" dagoela egiteko adierazi du.

Neurri horien artean, erabaki "zailak" hartu dituztela eta zenbait lantegi itxi egin behar izan dituztela esan du.

"Inork ez du bere fabrikarik itxi nahi, ezta bere lantaldeak murriztu nahi, baina konpainiaren etorkizuna bermatzeko ardura daukagu, eta, beraz, zuzendaritzak ezin dio uko egin horrelako erabakiak hartzeari", azaldu du.

Edonola ere, berretsi egin du konpainiak ez duela inolako asmorik Euskaditik joateko eta aukera hori eztabaidagaia ez dela ziurtatu du.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;