Ekonomia -
Murrizketak
Generalitateak funtzionarioen soldata beste % 10 jaitsi nahi du
Sindikatuek aurrezteko neurri guztiek langile publikoengan eragitea salatu dute.
Erredakzioa
Langile Publikoek bitarteko langileak kaleratzeko eta soldatak % 10 jaisteko proposamenei uko egitea eskatu diote Katalunia Generalitateari.
Kataluniako Gobernuak eta sindikatuek izan duten laugarren bileran, Generalitateak ez du proposatutako neurriak bertan behera uzteko asmorik erakutsi eta ez dute ordezkari sindikalekin adostasunik lortu.
Bileraren amaieran, CCOO, IAC eta UGT sindikatuetako bozeramaileek Generalitateak negoziatzeko borondaterik ez duela azaldu dute eta, euren ustez, aurrezteko neurri guztiak Generalitateko 200.000 funtzionarioei, langile publikoei eta kontratatuei ezarri nahi dizkiete.
Sindikatuen aburuz, funtzionarioen soldata 1997koaren mailara iritsi da dagoeneko.
Datorren abenduaren 13an, sindikatuek murrizketen aurka protestak egingo dituzten egunaren bezperan, berriz ere bilduko dira.
Orain arte, Generalitateak 2012an langile publikoen soldatetan egingo dituen murrizketekin 860 milioi euro aurreztuko dituela iragarri du.