Ekonomia -

Merkatuen igoera

Europako burtsek gora egin dute akordioaren ostean

Milango burtsak izan du igoerarik handiena, izan ere, % 3,37 egin du gora. Parisek % 2,48 egin du gora eta Ibex 35 indizeak % 2,23. Londresek izan du igoerarik txikiena.

Madrilgo burtsa gaur. EFE
Madrilgo burtsa gaur
Madrilgo burtsa gaur. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko estatuburuek eta gobernuburuek zerga diziplina indartzeko lortutako akordioa igoera garrantzitsuekin hartu dute Europako burtsa nagusiek. Erresuma Batua akordiotik at geratu da.

Europako burtsek saioa itxi dutenean, igoerarik handiena Milango merkatuak lortu du, % 3,37 batekin.

Bestalde, Pariseko burtsak % 2,48 egin du gora, nahiz eta Moody's kalifikazio agentziak BNP Paribas, Credit Agricole eta Societe Generale banketxeen notak jaitsi.

Ibex 35 Espainiako burtsaren indize nagusiak % 2,23 egin du gora, Alemaniako DAX 30 indizeak % 1,97 eta Lisboako PSI-20ak % 1,97.

Londres

Londresek izan du igoerarik txikiena, izan ere, FTSE 100 indizeak % 0,83 egin du gora soilik.

Europako burtsek saioa beheraka eta zalantzekin zabaldu dute, baina EBko estatuburuek eta gobernuburuek goizaldean akordioa lortu eta gero joera aldatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea