Ekonomia -

Krisia eurogunean

Euroguneak egindako akordioa 'ez da konponbidea', NDFren arabera

Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) agintarien hitzetan, "iragan astean gertatutakoa garrantzitsua da: konponbidearen zati bat da, baina ez da konponbide osoa", esan dute.

Nazioarteko Diru Funtseko agintariak, prentsaurreko batean. Argazkia: EITB.
Nazioarteko Diru Funtseko agintariak, prentsaurreko batean. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olivier Blanchard Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) ekonomialari burua euroguneko herrialdeek egindako akordioaren inguruan aritu da. Akordio horren ardatza integrazio ekonomiko handiagoa da. Blancharden ustez, erabaki hori ondobidean doa baina ez da nahikoa euroguneko krisia konpontzeko.

"Iragan astean gertatutakoa garrantzitsua da: konponbidearen zati bat da, baina ez da konponbide osoa", esan du Blanchardek beharrezkoak liratekeen neurriak aipatu gabe.

"Europak jasaten duen aldakortasunaren zati handi bat Estatuen iritzi ezberdinengatik eta erabaki bateratu bat hartzeko duten zailtasunetik dator", azpimarratu du NDFko agintariak Europako liderren adierazpenek merkatuetan duten eraginaz aritu denean.

Itun berria

Ostiralean itun berri bat idaztea adostu zuten Bruselan. Itun horretan integrazio ekonomiko handiago baten alde egingo dute, nahiz eta Erresuma Batuak ituna berrestu ez.

Beste zenbait neurriren artean, euroguneko herrialdeek 200.000 milioi euro maileguetarako erabiltzea adostu zuten, NDFrekin batera, krisiari aurre egiteko.

Erresuma Batuaren erabakiari dagokionez, "europarrek konpondu beharreko arazoa" dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea