Ekonomia -

2012rako aurrekontu publikoak

Euskadiko 2012ko aurrekontuak ez dira 'moralak', ELAren ustez

Sindikatuak azaldu duenez, lehendakariak ere aurrekontu horiek "nazkagarriak" zirela esan zuen urrian izandako bilera batean. "Aurrekontu hauek ez diete herritarren beharrei erantzuten", salatu du.

ELAko ordezkariak, astelehen honetan izandako prentsaurrekoan. Argazkia: EITB
ELAko ordezkariak, astelehen honetan izandako prentsaurrekoan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaia Muñoa ELA sindikatuko idazkari nagusi laguntzailearen esanetan, Euskadiko 2012ko aurrekontuak ez dira "moralak, ez baitiete herritarren beharrei erantzuten, beste lagunen beharrei baizik". Gainera, hori uste duten bakarrak ez direla azpimarratu du. Izan ere, lehendakariak ere aurrekontu horiek "nazkagarriak" zirela esan zuen sindikatu honekin urrian izandako bilera batean.

ELAko buruzagiaren ustez, aurkeztutako aurrekontuek agerian utzi dute "gure politikariak ez direla krisiaren irtenbidean pentsatzen ari". "Alor publikoa sendotu beharrean, aurrekontu hauek bat egiten dute Merkelek, Sarkozyk, Europako Banku Zentralak, Nazioarteko Diru Funtsak eta taldekide guzti horiek ezarritako errezetarekin", salatu du Muñoak.

Muñoak aitortu duenez, Carlos Aguirre sailburuak egindako proposamena gehiago gustatzen zaie. Honen esanetan, Euskadik presio fiskal txikia du eta % 3,5ra igotzea komeniko litzaiguke. "Hortik abiatzea komenigarria bada ere", zergatik esan duen hori eta zergatik bere alderdiak muzin egin dion galdetu du Muñoak.

2012rako euskal aurrekontuen proiektutik ondorioztatu daitekeena da gasto publikoa murriztuko dela eta horren ondorioz, egungo krisi ekonomikoak "okerrera" egingo duela eta "langabezia-tasa handituko" dela. "Balizko aukeran artean, zuzengabekoena da gastuen murrizketa hau herritarren gainean eroriko delako eta gasto sozialen beharra dutenen gainean bereziki", gaineratu du Muñoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea